2012/02/18
0

2012-02-17

METAPOSTA

6:15
Egun on! Zeinen goiz dan! Gaur eguzkiak ere ez du jeiki nahi.

7:15
Paul, Carlos eta hirurok Bakio.ra bidean gaude, Ana Urrutiarekin METAPOSTA.ri buruzko iragarki bat grabatzeko.
Carlos.ek goizago nahi zuen geratu bidetik «hormigonera» batekin topo egingo genuenaren beldur zelako, jaja!

8:00
Bakioko puntarik altuenean gaude; hemendik SLIDER plano batzuk egingo doguz.
Teorian oso irudi polita izan behar zan: Eguzkia irtetzen ikusi behar zan eta Bakio argitzen, baina egun lainotsu eta goibela irten da. Zer egingo diogu…

9:30
Xabi AUDION soinularia heldu da. Aspaldiko! ETB.ko Escépticos programan batera egin genuen lan eta oso gustora egon nintzan berarekin. Asko poztu nau lan honetarako berarekin kontatzea.

10:00
Ana Urrutia heldu da. Azken ikutuak eta grabatzera.
Egoera hau da: Ana goizeko kafea hartzen dagoela bere lagun bat heltzen da eta kafetegiko terrazan gozaltzen dabe. Lagunak METAPOSTARI buruz galdetzen dio eta Anak zeinen zerbitzu hona den azaltzen dio.

12:30
Kafetxo eta tortila momentu hau aprobetxatuz, gauza bat esan beharra daukat: Zeinen profesionala da Ana Urrutia. Oso naturala eta zintzoa.

13:00
Oraingo eszena honetan Ana Urrutia Txaber surfistarekin egiten du topo eta honek Australiako bidaiari buruz galdetzen dio.

14:00
Carlos.en CF txartelak POF! egin dau… Krisi momentua; bere kamararekin grabatutako egun erdi galdu al dogu?
Egoerarik txarrenean jarrita, bigarren zati hau ia dena nire kamararekin grabatu dogu; Beraz, ezer berreskuratzerik ez balego ere, muntaia salbu dago.

15:00
Bazkaria.
Ze ezberintasun dago begi-haundi eta «jibia» artean?

16:30
Arratsaldeko azken eguzki izpiak grabatzera jun gara, Bakioko este puntara. Hemen ere SLIDER par bat egin doguz. Ez dira izugarri politak, baina nahiko politak badira.

2012-02-18
10:00
Carlos.ek izorratutako txarteleko irudiak berreskuratzea lortu dau, ZORIONAK!

EGUNERAKETA
Hemen duzue bideoa:

Escribe un mensaje

Espera, por favor....