2013/04/04

OVEJA BUSCA ESPOSO

«El Show del Txistu».rako egindako laburmetrai hau oso txoroa izan zan.

Gau baten asmatu zuen German.ek istorio hau (ez dot esango zenbat alkol edan zan) eta egun bakar batean grabatu zan, txingor euri eta indaba gorri artean.
Hori bai, baserrian jarri ziguten hamaiketakoa mundiala izan zala onartu behar dot. Hemendik aurrera errodaje guztietan horrelako hamaiketako mortalak eskatuko ditut nik, jaja!
Canon C500 kamera erabili zan eta Canon 24-70 eta 70-200 optikak. Eguraldiak ez zigun bat ere lagundu, baina bueno.

Zinegoak 2013ko lehiaketan bigarren izan ginen. Horio bai! Las Felini.k 110 puntu eman ziguten (gehiengoa 10 izanik). Hori nahikoa da guretzako. 😀

Gozatu ezazue!