2012/07/15
0

BBK LIVE – NAMEK PLANET

Igaz, BANDEN LEHIA lehiaketako irabazleek, NAMEK PLANET, txeke goxo bat eta BBK LIVE.an zuzenean jotzeko aukera irabazi zuten… eta egun hori heldu da.

Eta guk zergatik grabatuko dogu Namek Planet taldearen egun berezi hau? Laister jakingo dozu. 😉

Eguna Elorrioko Ateneoan hasi dogu. Hor gaude German, Laura eta hirurok taldearen zai; 60gn hamarkadako groupien itxura dogu, baina «journalist» txaleko bategaz XD!

Gutxinaka taldeko denak etorri dira. Urduritasuna nabari da, zigarro bat piztu, gauzak furgonetan kargatzeko utzi, ahastu eta beste bat piztu du batek. Lagun batek taldekoa ez den instrumentu bat hartu du eta atzera itzuli behar izan da lokalean berri uztera.

Azken errepasoa, anpliak, kitarrak, baxua… bai, dena dago. Bilbora goaz.

German furgonetan doa, taldea «barrutik» gabatzeko eta ni Laurarekin furgonetako irudi batzuk grabatzeko.

Kobetamendi. Heldu gara. Lehengo gauza, akreditazioen bila joatea. Hor goaz denok, akreditazio erraldoi bateaz, baina ez dakigu nora… Habgo batek eskumara joateko esan digu baina gure mapan ezkerretara jartzen du. Eskumatara jo dogu baina ezer ez, handik ez da gure eszenatokira heltzen. Buelta erdi eta bidegurutzean ezkerretara. Ezta ere. Urduritasuna bikoizten doa. Mapa eskuan duenak bide kaxkar batetik sartu behar dugula esaten du, baina bide txiki hori kanpon denden hartean pasatzen da eta guztioi arraroa egiten zaigu. Bi buelta eman eta gero eta galduta sentitu garenean, taldeko batek furgonetatik jeitsi bide kaxkar hori oinez egitea erabaki du, bidea den ala ez den jakiteko.

Segunduak ordu bihutu dira bapatean. Soinu proba 10 minutu barru da eta gu hemen gaude, ezin tokia topatuz.

Itzuli da. Hortik da. Eta han goaz, bide kaxkarretik, kanpin denden artean, VIP.ak bezala, kotxeari bidea eginez… baina alokairuzko furgoneta txuri bateaz.
Garaiz heldu gara eta soinu proba egitera doaz; Zoritxarrez Zea Mays jotzen lehengo eszenatokian jotzen dago eta hemendik entzuten zaio.

Dena prest dago. Zea Mays.ek bukatu du eta jende mordoa dator hona. Regidoreak «ordua da» esan die eta eszenatokira igo dira.

Seriotasun eta apaltasunak urduritasun guztia izkutatzen du, baina beraiengandik hain hurbil egoterakoan heuren buruetatik bueltaka dabilena entzuteko gai naz; Letra birpasatzen, pasarte honetako eskala hau, azken entsaioan asmatu genuen aldaketa hura… Bat, bi, hiru, LAU! Hasi da!

Soinu ona du Namek Planet.ek eta jendea atrapatuta dauka; dantzan eta kantatzen daude.

Laister bideoa izango duzue.

Escribe un mensaje

Espera, por favor....