2012/05/11
0

2012-05-11

Kaixo, azken hile hauetan pixkat liatuta ibili naz baina hemen nago berriz.

Caja Laboral.entzako iragarki batean VIDEO ASSIST lanetan egon nintzen, Arri Alexa.rekin. Gainera etalonajea niri eskatu zidaten. Hau poza!

Alexarekin lan egitea oso oso erreza da. Express card (sony sxs) txarteletan PRORES 4444 artxiboak grabatzen baititu. Gainera, etalonajea egiteko orduan izugarri ona den LUT bat dauka. LUT.ak etalonaje lanaren %80 aurrezten dizu.

Hortaz aparte, RED SCARLET-X .rekin ibili naiz grabatzen, ni argazki zuzendari nintzela. Bi laburmetrai grabatzeko alokatu genuen.

Ni re lehen aldia izan da kamera hau erabiltzen nuena, orain arte RED edo ALEXA.rekin grabatzen zanean kamera laguntzaile izan naiz eta.

Egia esan txundituta nago SCARLET.ak ematen duen irudi politarekin. CANON 5D Mark II .ak eman ahal duenarekin konparatuz gero… Ai ene… «Agur 5D / Kaixo SCARLET» esan dezaket.

Hori bai, RED kamerak sortzen dituen R3D artxibo hoiekin OFFLINE bat egitea nahi ta nahiezkoa da, eta nire ordenagailua ez da bereziki azkarra 4K RAW artxiboak Prores 1080 .ra pasatzeko orduan.

Grabatutako lehen laburmetraia editatuta dago eta momentu honetan soinu pospoan dago.

Egon adi ! 😉

Escribe un mensaje

Espera, por favor....