2011/06/02
0

2011-06-01

IMG_5400

7:30
Eguna txarto hasi da; German lo geratu da eta Jose A. Perez eta biok taxi bat hartu behar dogu. Taxian sartu garenian Nereak deitu digu A8.an geldituta daudela esateko, eta argi utzi digu: ez goaz motel, geldituta gaude. Antza kriston istripua egon da. Taxistak hori entzun duenean ibilbidea aldatu du. Eskerrak ahal izan duela. Oh! Eta Aitor metroz zihoan grabaketa puntura… baina metroa greban dago!
Azkenean denak batu gara eta eskerrak grabaketa denbora soberan kalkulatu zala, bestela egun osoa okerreruntz joango zan.

19:30
Farmaziak grabatu behar ditut, kanpotik, eskaparatea, gurutze berdea etab… eta bat topatu dot. Oso handia, oso argitxua, eta gainera toki askotatik ahal dot grabatu, bai urrunetik bai hurbiletik. Hemen geratzen naz. Farmazia hau grabatuko dot… nahiz eta guardia civil.en etxetik hurbil egon.
Tripodea jarri dot, rec botoi gorriari eman eta… bi patrol etorri zaizkit. Hiruren artean inguratu naute eta urrunago beste batzuk. – Qué hace fotografiando la delegación? – Barkatu? Farmazia hau grabatzen nago. – Enseñeme las fotografias. – Farmaziakoak dira guztiak. – Enseñemelas. – Ados, begiratu, hau eta hau. – No puede sacar fotografias a la delegación. – Ikusi dituzu. Farmazia baino ez da agertzen. – Esa es tu versión. – ¿Mi versión? Bideo guztiak ikusi dituzu! – Te hemos visto sacando fotografías desde allí (errepidearen bestaldetik) – Bai, eta han atera dodana hau da (bideoa erakutsi diot). – Deme el dni. – Noiztik dago debekatuta farmazia bat grabatzea? – Identifíquese. – ETB.rentzako lan egiten nago. – ¿Qué tiene que ocultar? Deme el dni. – ¿Ocultar? Jaja! Argazkiak erakutsi dizkizut, utzidazu lanean jarraitzen.
Azkenean NAN. eman behar izan diot (burugogorrak dira, gero!), denbora batera bueltatu da eta lanean jarraitu ahal izan dot.

20:05
Aitor errealizatzaileari bidali dioten azken mezua GV.ez inguratuta nengoela izan da eta bateria gabe nago mobilean. Bi aukera dagoz: Larrituta daude eta nirekin kontaktuan jarri nahian edota nitaz parrezka daude atxilotuta nagoela imaginatzen… Bigarren aukera da zihurrena.
Mobila pizteko beharra daukat eta taberna batera sartzea eta iPhone kable bat baduten galdetzea burutik pasatu zaiten momentuan bertan Fernando Canales.ekin topatu naz kalean. – Aspaldiko! Zer moduz Txabi? – Ez dozu iphone kable bat izango? -«Bai, noski» esan eta Macbook Air bat atera du iphonea piztu arte kargatzen joateko.

Egun osoko laburpena: SURREALISMOA.

Josek nire eguneko momenturik politena iragarri zuen Twitter.en eta orduztik 13 RT baino gehiago daude… glups!

Escribe un mensaje

Espera, por favor....