2011/04/14
0

2011-04-14

7:30
Eguna metroan hasi da. Topera. Aspaldi ez nintzela metroan sartzen ordu hauetan, seguru egunero horrela dagoela. Ops! Hau idazten nengoela geltokiak ia-ia ihes egin dit.
Goiza asteko onena, slider plano batzukin hastea.

8:30
Grabaketa. Ezin dot esan norekin hitz egin dogun, baina izugarri interesgarria egon da.
Izaki inteligenterik al dago unibertsoan? Egotekotan, bisitan etorri al dira?

10:00
Donostiara bidean.
Jokinek bere kotxea peajean utzi du. Bueltan hor jarraituko ote duen ez dugu inolako esperantzarik.

14:00
Lezon gaude, bazkaltzeko toki bila. Emakume batek gomendatutako taberna batera joan gara ta guztiontzako plater konbinaturik ez duela egingo esan digu. Ulertezina, 9 baino ez gara.

15:45
Donostian bazkaldu dogu. Ondo.
Zaborran botata sofa «zahar» bat bota dabe ta handik 5 minututara 3 gazte agertu dira eta izugarri emozionatuta eraman dute, jeje! Lonjara zuzen.

17:00
Donostiako Planetarium.ean gaude. Hau bai dela ume baten antzera jolasean ibiltzea. Denetik ikutu dogu, gauza guztiekin jolastu dogu, munduari birak emon dizkiogu, Nereak Jupiter erraldoi bat mugitu dau pasillo guztitik, jaboi ponpak egin doguz… Jolastu azken finean.
Aitorrek Mamut bat erosi du, baina ireki duenean, sardeska bat eta adobezko adreilu lauki bat baino ez zeukala ikusi dogunean.. hau parrea.

IMG_3578

Escribe un mensaje

Espera, por favor....