2013/05/17

160 METROS

2013-05-17

160 metros

160 metros

Atzo eta gaur 160 METROS dokumentalaren lehenengo kapituloaren etalonajea egin dot.

Lan honetako erretorik handiena artxiboko irudien kalitate exkasarekin lan egitea izan da. Tamainu txikia zuten askok, entrelazatua oso larria zen eta 4:3 proportzioan zeuden.

Guzti hau konpondu eta disimulatu ahal izateko hurrengo pausuak jarraitu behar izan nituen:

Lehenik NR (noise reduction) filtro bat jarri, gero SD irudia HD irudian bihurtzen duen plugin.a , jarraian «noise» apur bat, zikinkeri digitala ezkutatzeko eta azkenik CURVES ikutu batzuk kontrastea eta 80. Hamarkadako kolore gorrixka hori neutralizatzeko.
Ez da gutxi.

Elkarrizketei, berriz, ikutu zinematografiko bat eman nahi izan diogu, negatiboko granoa eta saturazio-kontrastearekin jolasten. Azkenik FILMCONVERT ikutu bat eman diogu zine emulsioak daukan itxura hortara hurbiltzeko.

Inolaz ere ez dogu INSTAGRAM efektua sortu nahi izan. Hau dokumentala da.

Laster ikusi al izango dozue. 😉