Canon C500

Bio

Xabier Elkorobarrutia (TXABI)

Operador de Cámara, Editor y Colorista con equipo propio.

GRABACIÓN

Canon C500 (1080, 2K, 4K RAW)
Canon 5D Mark II, Small HD DP6, estativo…
Tokina 17 ATX 3.5
Canon 24-70 2.8 II USM
Canon 70-200 2.8 IS II USM

EDICION, POSTPRODUCCIÓN

Mac Pro i7, NVIDIA GForce GTX 660Ti, Blackmagic Extreme, Monitor Etalonaje JVC DTV 24″
Davinci Resolve.

Txabi =:¬)

Tel: 656708717
info@txabi.net


BIO
Tags: , , , , , , , , , , , , , , ,

REEL 2012


BIO
Tags: , , , , ,

160 metros

160 METROS

2013-05-17

160 metros

Atzo eta gaur 160 METROS dokumentalaren lehenengo kapituloaren etalonajea egin dot.

Lan honetako erretorik handiena artxiboko irudien kalitate exkasarekin lan egitea izan da. Tamainu txikia zuten askok, entrelazatua oso larria zen eta 4:3 proportzioan zeuden.

Guzti hau konpondu eta disimulatu ahal izateko hurrengo pausuak jarraitu behar izan nituen:

Lehenik NR (noise reduction) filtro bat jarri, gero SD irudia HD irudian bihurtzen duen plugin.a , jarraian “noise” apur bat, zikinkeri digitala ezkutatzeko eta azkenik CURVES ikutu batzuk kontrastea eta 80. Hamarkadako kolore gorrixka hori neutralizatzeko.
Ez da gutxi.

Elkarrizketei, berriz, ikutu zinematografiko bat eman nahi izan diogu, negatiboko granoa eta saturazio-kontrastearekin jolasten. Azkenik FILMCONVERT ikutu bat eman diogu zine emulsioak daukan itxura hortara hurbiltzeko.

Inolaz ere ez dogu INSTAGRAM efektua sortu nahi izan. Hau dokumentala da.

Laster ikusi al izango dozue.


Televisión / Telebista
Tags: , , , , , ,

IMG_5076

KLAKETA

Klaketa bat oparitu didate. Zeinen opari ona! Mila esker! XD


Blog
Tags: , , ,

SARKOR – Mikro Atzeko Jainkoak

Hemen dago! Heldu da! Sarkor.en bideoklip berria kalean da!

Aurreko bideoklipa.ren jarraipena bezala jaio zan Ander Odriozolaren ideia hau.
KZ1 izenadun saio berezian SARKOR taldeak egindako sarraskituei buruz hitz egiten dute.
Guztiek dute eritzia eta arrazoia batez ere besteak baino altuago hitzegiten badau. Telebistan, egunero gertatzen diren hitzaldietan bezala.

Goza ezazue telebista-zirko parodia honetaz.

Hemen grabaketako argazki batzuk: KLIK!


Videoclip / Bideoklipa
Tags: , ,

FUEL FANDANGO

Fuel Fandango – New Life:

Audikana.ren bideoklip hau etalonatzeko ohorea izan nuen.
Orain 48 ordu Youtube.n jarri dutela eta dagoeneko 32.000 ikustaldi baino gehiago ditu. Benetan txundituta nagoela. Zorionak!


Videoclip / Bideoklipa
Tags: , , , ,

OVEJA BUSCA ESPOSO

“El Show del Txistu”.rako egindako laburmetrai hau oso txoroa izan zan.

Gau baten asmatu zuen German.ek istorio hau (ez dot esango zenbat alkol edan zan) eta egun bakar batean grabatu zan, txingor euri eta indaba gorri artean.
Hori bai, baserrian jarri ziguten hamaiketakoa mundiala izan zala onartu behar dot. Hemendik aurrera errodaje guztietan horrelako hamaiketako mortalak eskatuko ditut nik, jaja!
Canon C500 kamera erabili zan eta Canon 24-70 eta 70-200 optikak. Eguraldiak ez zigun bat ere lagundu, baina bueno.

Zinegoak 2013ko lehiaketan bigarren izan ginen. Horio bai! Las Felini.k 110 puntu eman ziguten (gehiengoa 10 izanik). Hori nahikoa da guretzako.

Gozatu ezazue!


Ficción / Fikzioa
Tags: , , , , , , ,

Restaurante ETXANOBE (Estrella Michelín)

CÁMARA
Xabier Elkorobarrutia (Txabi)
Carlos Padilla (Malray)

EDITOR/COLORISTA
Xabier Elkorobarrutia (Txabi)


Publicidad / Publizitatea
Tags: , , , , , , ,

Otsoko 2013-03-23

2013-03-23

7:00
Atzo sekuentziak laburtzeko beharraz ohartarazi ziren eta, antza, nahiko mozketa egin dabez. Hala ere historiaren mamia ez da galdu.

11:00
Eguzkia!
Igartzen da gaur azken eguna dala! Hemen geratuko nintzan, eguzkitzan, zelai hontan. Lotan.

Bukatu da! Ikusiko gara, lagunak!

Argazki bilduma:


Blog, Ficción / Fikzioa
Tags: , ,

otsoko, Manex

Otsoko 2013-03-22

2013-03-22

5:50
Hau euri jasa! Ai ene, mendian sufrituko doguna gaur.
Ah, ez, dutxa soinua zan! Eta hego haize zakarra.

8:00
Manex, umea gaixo esnatu da, beraz planing.a aldatzen gaude. Gixajoa. Gauza da atzo ordu gehiegi lan egin arazi geniola eta hori ezin da errepikatu. Ea zer moduz dagoen gaur.

18:00
Euria. Kaka zaharra!


Blog, Ficción / Fikzioa
Tags: , ,

otsoko, josean bengoetxea

Otsoko 2013-03-21

2013-03-21

OTSOKO, 2gn eguna

1:00
Iratzargailua? Ah, egia! Bateria bat kargatu da eta beste bat jarri behar dot kargatzen.

5:45
Egun on. “Kafea” hitza erori zait, zoombie bat banintzalez.

21:00
Gaurko egunaren laburpen txiki bat:

• Argazkilariaren optika bat landan behera erori da.
• Otsoek ez zuten lan egin nahi, atzo gehiegi jan omen zuten eta ez daude lan egitearen alde.
• Protesiek huts egin dute.
• Fusila ez zebilen.
• Eszena bat trabatu egin zaigu eta ordu bete atzeratu gaitu.
• Istripu txiki bat egon da otsoekin. Orduz gero ikaratuta eta gogo gabe egon dira.
• Soinulariak mina hartu du bizkarrean eta errodajea utzi behar izan dau.
• Generadorea itzali da eta ez dabil.

Eta hori guztia bazkaldu aurretik.

21:00
Arazo guztiak gainditu ditugu! Zorionak !!


Blog, Ficción / Fikzioa
Tags: , ,

otsoko

Otsoko 2013-13-20

2013-03-20

OTSOKO, laburmetraia.
Oiartzun.

Bart ezagutu ginen talde osoa. Katalanak, euskaldunak eta galego bat. Batzuk lehendik ezagutzen ziren baina, orokorrean, talde osoak lehengo aldiz egingo dugu lan elkarrekin.

OTSOKO, 1go eguna

4:30
Egun on! Ene zeinen goiz dan… Baina 5:40tan geratu gara eta ezin naz lo geratu orain. Bagoaz dutxara!

5:00
Lehengoa naiz gozaltzen. Non zeuden argiak? Nola dabil kafe makina? Nola irekitzen da madalena poltsa hau?
Oh, Joana, produkzio jefa agertu da. Eskerrak. Hain goiz jeikitzea inozentada bat zela pentsatzen hasia nintzen, jeje!

5:10
Euria! Euri jasa! Krisi momentua grabaketa hasi aurretik.

Plana aldatu behar dala dirudi. Ezin dogu goizaldeko ordu hauetan bazatz bidetatik trasto guztiekin ibili.

Ea zer gertatzen den.

5:30
Jendea agertzen hasi da. Egun on guztioi.

5:40
Nahiz eta kriston euri zaparrada erori duen planarekin aurrera goaz. Denak mendira!
Gora goazen einean lambroa eta elurra topatu dogu baina euria gelditu da. Eskerrak.

6:40
Kamera prest dugu. SCARLET-X batekin grabatuko dogu, ZEISS lente goxo batzukin eta ni hor nago, fokista bezala.

20:30
Egun gogorra izan da gaurkoa. Ez dogu atsenedik hartu 12 ordutan, bazkaltzeko ordu erdia izan ezik. Hori bai, eguraldiak asko lagundu digu azkenian. Eguzkia eta martxoako berotasun eze hori izan dogu, eguzkitan bero eta gerizpetan hotz. Lurra eze eta haisea siku.

Otsoekin lan egitea ez da izan hasieran ematen zuen bezain erreza. Ezin izan dogu jarri nahi genuen argia jarri, otsoak ikaratzen zirelako. Beste batzuetan soinu pertigakin ikaratzen ziren… Bueno, azkenean lasaitasun pixkat eta pazientziakin grabatu dogu.

Gauza kurioso bat, errodaje honetan euskaraz, katalanez eta espainolez hitzegin dogu. Bihar galego pixkat egin beharko du gure taldeko galiziar bakarrak, ezta?

20:40
Afaltzera goaz, gabon.


Blog, Ficción / Fikzioa
Tags: , ,

WEB BERRIA, LAISTER

Adi egon, laster aldaketak egongo direlako gure webgunean.

Webgunea eta bloga batu egingo dogu eta diseinua ere aldatuko da.

Zuen gustokoa izan dadila espero dogu.


Blog
Tags: , , ,

c500 raw footage

Canon C500 RAW footage

I uploaded 1 DPX frame from Canon EOS C500 4K RAW footage. I hope you will enjoy it.

—–> Dropbox link <-----

Canon C500
Tokina ATX 17
Canon 24-70 2.8 USM II
Gemini 444 for 4K RAW

I’d like to share this clip but it weights 6’5 GB.

c500 raw footage


Blog
Tags: , , , , ,

ARBOLEDA

2013-02-15

Aste honetan GEMINI444 4K RAW grabadorea utzi didate nire Canon C500ean probatzeko, eta bitartez, inbiriz hiltzeko.

Grabaketa
Hasteko, Canon C500 hain erreza da erabiltzeko ez naizela ibili behar kamaran pentsatzen baizik eta soilik grabatzen.
Gemini444 4″tako monitore lodi bat da. kamaran eskegita eramateko oso erosoa. Benetan erosoa. Menditik gora eta behera ibili nintzen, oso gustora, C500, Gemini444, tripodea eta motxilarekin.

Etxera heltzerakoan eta grabaketa guztia gordetzerakoan… hori bai diska gogor beharra dagoena 4K RAW grabatzerakoan: 15 minutu = 425 GB

Edizioa
C500.ak CF txarteletan grabatzen duen “XDCAM HD 422 50Mbps – offline” hori editatu nuen.
Gero, XML bidez, Davinci Resolvek RAW.ak hartu zituen eta hori etalonatu nuen. Klip batek ez zuen konektatu nahi, baina bestela, inolako arazorik gabe egin nuen lan.

Azkenik, Vimeora igotzeko konprimitu behar izan nuen eta hemen duzue:


BIO
Tags: , , , , ,

Canon C500

ECPV-C500

Hau sorpresa galanta! Euskal Herriko Zine Eskolan (ECPV-EHZE) nire Canon C500 .rekin jolasten egon gineneko argazkiak topatu ditut !

Klik hemen


Blog
Tags: ,

Mila esker, Bemotive

Mila esker, Bemotive.

http://bemotive.net/friends/


Blog
Tags:

Seguros Bilbao

2013-01-03

Gaur Seguros Bilbao.rentzako grabatu dot.

Lankide bat jubilatu zaie eta bideo agurra egin nahi ziotenez dirkurtso bana prestatu dabe. Beraiekin hitz egin ondoren konklusio honetara heldu gara: lagunen arteko gauza bat izaterakoan hobe zala gauza informal bat grabatzea diskurtso serio batzuk baino. Beraz denak batera jarri ditut eta prestatuta zekarzten txuleta hoiek poltsikoan gordetzeko eskatu diet.

Hor zeuden denak, bere lagun horretaz hitz egiten, euren artean. Eta magia sortu zan. Lagun guztiak irrifartsu eta barrezka jubilatu berri den lankideari buruz hitz egiten.

Eta nik, guztiz ikustezina nintzelarik, beraien aurpegi irrifartsuak eta solasaldi eguzkitsu hori grabatu dot.

Canon C500.ri esker eguzki-gerizpa momentu guztiak detailez bete dira eta oso irudi polita grabatu ahal izan dot. Eguzkiak kamaran jotzen zuenean oso momentu politak sortu ditu.

Grabaketa polita izan da gaurkoa.


Blog, Publicidad / Publizitatea